Otero logotipoa

Otero pilotagilea

EU | ES

OTERO

Pilotagilea

Otero Pilotagilea S. Coop euskal pilotak egiten dituen artisau tailerra da. 1990. urtean Juan Carlos Oterok sortu bazuen ere, 2002an kooperatiba izatera pasa zen. Orduz geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Artisau Erregistroan eta Arbaso Artisauen Elkartean izena emanda gaude.

Era guztietako pilotak egiten ditugu, nahiz eta eskuzko pilotak izan gure espezialitatea. Honez gain, Aldundiak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak babestutako eskola materiala ere egiten dugu, baita Euskadiko Pilota Federazioaren eta Espainiako Pilota Federazioaren arautegia betetzen duten txapelketetako pilotak ere.